“ANTZEKINTZA. HEZKUNTZA ZENTROKO BIZIKIDETZARAKO PLANA”

Bizikidetza

Helburua:

Hezkuntza-komunitateari tresnak ematea zentroko gatazka-egoerei aurre egiteko, partaidetza sustatzeko eta bizikidetza hobetzeko.

Deskribapena:

Hezkuntza-zentroko bizikidetza hobetzea nahi duen plan integrala da. Horretarako, jarduerak komunitateko eragile guztiei zuzentzen zaizkie.

Egiten diren ekintzen artean azpimarragarri honako hauek: irakasleen prestakuntza, familientzako tailerrak, inprobisatutako antzerkia oinarri duten tailerrak (ikasgelako giroa hobetzeko), bizikidetza ona bermatuko duen ikasle-taldea sortzea (baita talde horren jarraipena eta aholkularitza hamabostean behin ere) etab.

Metodologia:

IKERTZEKO hezitzaileak zentrora joango dira plana martxan jartzera (lehen fase batean, zuzendaritza-taldekoekin diseinatu eta taxutuko da). Familiekin egingo diren tailerrak, irakasleen prestakuntza edo ikasgeletako lana, bereziki, lan praktikoa eta norberaren bizipenetan oinarritua izango da.

Zeinentzat:

Hezkuntza-zentroentzat.

Iraupena:

Plana prestatzeko, antolatzeko eta martxan jartzeko, gutxienez, ikasturte bat beharko da.