BALOREAK

Gure jarduera gidatzen duten printzipio eta baloreak

Artea adierazpide gisa:

Arte-lengoaiek komunikatzeko beste modu batzuk eskaintzen dizkigute ahozkoaz eta idatzizkoaz gain.
Sormena, errespetua, konstantzia, sentsibilizazioa, pazientzia, antolakuntza eta esperimentazio bidezko ikaskuntza bezalako baloreak berezkoak dira praktika artistikoan, eta, beraz, baita sorkuntza-esperientzian ere.

Partaidetza:

Parte hartzeak adierazten du gure eskubide eta betebeharrak baliatzea, komunitate bateko partaide sentitzea, ekarpenen bat egin ahal –eta behar- izatea banakotasunetik kolektibora eta kolektibotik banakotasunera.
Partaidetzan hezteko apustua egin dugu; alderdi aktibo garela sentitu gauzak aldatu eta hobetzeko (ahalduntze-, sentsibilizazio- eta kontzientziazio-prozesuak besteak beste), jabetu gaitezen garrantzitsua dela norberaren ideia eta iritziak adieraztea, horren bidez, kontzientzia demokratiko parte hartzailea eta bizikidetza ona eraikitzeko.

Genero berdintasuna:

Genero-ikuspegia gure jardueraren funtsezko ardatza da; gure gizartean emakume eta gizonezkoen arteko desoreka nabarmena baita, eta ondorio lazgarriak eragiten dizkio emakumeari.
Genero-ikuspegia aintzat hartzen dugu gure proiektuen fase guztietan. Gure helburua da emakumeak ahalduntzeko estrategiak bilatzea, behar duten espazioa ematea, historian zehar izan duten presentzia aitortzea eta ikusgai bihurtzea, beren lanak, pentsamenduak, lorpenak, sariak eta halakoak erakutsiz.

Inklusioa:

IKERTZEN desgaitasunen bat duten pertsonekin taldea egiteko apustua egin dugu. Benetako inklusioa sustatzen dugu, co-working gisa, erakusteko gaitasunak ikusgai bihurtzen direla elkarrengandik ikasten dugunean.

Gure metodologia:

ZAINDUA, ERRESPETUZKOA, ELKARRIZKETAN ETA LANEAN OINARRITUA…
Bai baitakigu ikaskuntza-prozesu benetakoa lortzen dela pertsonek -eta horiek osatutako taldeek- beren ondorioak ateratzen dituztenean.
Azken batean, elkarrizketan, entzute aktiboan, argudiatzean, norbere iritzi edo birformulatuak adieraztean eraikitzen baita ezagutza.
Praktikak finean ohiturak sortzen ditu, eta, hain zuzen, egite horretan sortzen dira egunerokotasuneko egoerak. Horiek konpontzen ikasten baldin badugu (galdera bidezko elkarrizketa eraikitzailea eta antolatua erabiliz), bizikidetza on baterako beharrezko gaitasunak trebatzen arituko gara.