“BEGIRADA KONTZIENTEAK”

Kontsumo arduratsua eta emakumeen aurkako diskriminazioa

Helburua:

Genero-ikuspegia kontuan izanik eta -emakume eta gizonen arteko botere-harremanen desoreka aztertuta-, gogoeta egitea gure gizartearen jarrera kontsumista eta horren eraginaren inguruan. Helburu nagusia da ikasleengan gai horri buruzko jarrera arduratsuak sustatzea.

Deskribapena:

Hasteko, gizon eta emakumeen genero-eraikuntza baldintzatzen duten elementu eta jarrerak aztertuko ditugu, pertsonongan duten eragina ulertzeko. Deskubrituko dugu kontsumoak iraunarazi egiten dituela rol eta estereotipo horiek, eta ikertu, horrek herrialde aberastu eta txirotuetara dakartzan ondorioak.

Oinarri hori eskuratzen dugunean, beste bide batzuk pentsatu, bilatu eta sortuko ditugu, eta horiek praktikara eraman.

Metodologia:

Parte-hartzea eta elkarrizketa dira lan egiteko moduaren oinarri. Modu horretan, denok pentsatu eta hausnartuko dugu gai horri buruz. Ariketa edo dinamikak egingo ditugu bakarka nahiz talde txikitan, ondoren, denon artean landuko ditugun kontzeptuak barneratzeko.

Zeinentzat:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasle edo zaharragoentzat.

Iraupena:

6 ordu, 2 orduko hiru saiotan banatuta, eta praktika bat (programan landutako edukien aplikazioa).