“BIZIKIDETZARAKO HORMA IRUDIAK”

Bizikidetza

Bideoa

Helburua:

Bizikidetza on baterako gaitasunak trebatu eta praktikan jartzea, arte-jarduera baten bidez.

Talde parte-hartzaileak taldean lan egiteko duen gaitasuna sustatzea.

Praktika artistiko baten berezko balioak ezagutzea: irudimena, sormena, sentsibilitatea, konstantzia, pazientzia, antolakuntza etab.

Deskribapena:

Ikasle-talde batek zentroko gune edo pareta bat itxuraldatuko du (aurrez aukeratuko da lekua) bi artista eta hezitzaile baten laguntzarekin.

Metodologia:

Derrigorrez metodologia parte-hartzailea eskatzen duen programa da.

IKERTZEKO langileek gidatuta, ikasleek asmatu beharko dute ideia, diseinua egin eta horma-irudia margotu.

Lehen egunean, programaren aurkezpena egingo dugu, eta, taldeko partaide guztien artean, jarduera-arauak finkatuko dira. Hurrengo egunetan, horma-irudiaren diseinua eta zirriborroa egingo dugu. Azken bi edo hiru egunetan, paretan edo aukeratutako gunean lan egingo dugu, alegia, horma-irudia margotu.

Zeinentzat:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat.

Iraupena:

Guztira 30 ordu: 2 orduko hiru saio eta hiru egun horma-irudia margotzeko.