“CINED”

Zinema-bilduma europarra haur eta gazteentzat

Informazio gehiago:

Helburua:

Programa honen xedea da haur eta gazteek Europako zinema deskubritzea, ezagutzea eta gozatzea, baliabide pedagogiko pribilegiatu gisa, hainbat arlo kurrikular lantzeko.

Deskribapena:

CinEd bildumak hainbat film berezi biltzen ditu, adierazkorrak oso, pertsona bakoitzarengana modu bakanean eta bakarren iristeko modukoak.

Material pedagogikoek ere helburu bikoitza dute: tresnak eskaintzea zinema modu aktibo, hausnartzaile eta sortzailean deskubritzeko eta argibideak proposatzea lan transbertsala egiteko hainbat esparrutan. CinEd bloga filmetatik abiatuz egindako lanak, testuak eta sorkuntzak partekatzeko gunea da.

Metodología:

Ikasle-talde bakoitzak, gutxienez, bildumako bi filma ikusiko ditu.

Parte hartzen duten zentroetako irakasleei IKERTZEK emango dizkie beharrezko material pedagogikoak, proiekzioen ostean, ikasgeletako lana sustatzeko.

IKERTZEK dinamizatuko ditu saioak; proiekzioaren aurretik labur azalduko ditu filmak, eta, ondoren, elkarrizketa parte-hartzaile txiki bat jarriko du martxan.

Filmei buruzko lanetik abiatuz egindako testu, iruzkin eta praktikak CinEd blogean argitaratuko dira.

Saioak doakoak izango dira.

Zeinentzat:

Lehen eta Bigarren hezkuntzako nahiz Batxilergoko ikastetxeentzat.

Iraupena:

Filmak ikusi: 2 orduko 2 saio.

Ikasgelako lana: irakaslearen irizpidearen arabera.

<h3><span style=”color: #00b3a0;”>Europako egitasmoa:</span></h3>

CinEd egitasmoa Espainian A Bao A Qu elkarteak bultzatu eta koordinatzen du, eta Institut français (Paris) da gidari La Cinémathèque française-ekin lankidetzan. Era berean, CinEd egitasmoa martxan dago honako herrialde hauetan ere: ACFK (Txekiar Errepublika), GET – Cooperativa sociale (Italia), IhmeFilmi (Finlandia), Macondo (Errumania), NexT (Errumania), Os Filhos de Lumière (Portugal) eta SEVEN (Bulgaria). CinEd egitasmoak diru-laguntza jasotzen du Europar Batasuneko Europa Creativa-ko MEDIA programatik, eta Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko, ICAA-ko eta Cervantes Institutuko babesa du.

Filmak:

CinEd bildumaren bereizgarri da kalitatezko programazio bat izatea; hainbat herrialde, garai, tradizio eta estilotako filmak biltzen ditu. Film guztiak aukeratuak izan dira bereziak direlako, adierazkorrak oso eta gaitasuna dutelako pertsona bakoitzari mezua igortzeko eta horiek hunkitzeko modu bakar eta bakanean.

Egun, CinEd bildumak honako filmak biltzen ditu bertsio originalean eta gaztelaniazko azpitituluekin:

El espíritu de la colmena / Erlauntzaren espiritua, Victor Erice (Espainia,1973, 93’) – gomendatua 10 urtetik gorakoentzat.

En construcción / Eraikitzen, Luis Guerin (Espainia, 2001, 125’) – gomendatua 15 urtetik gorakoentzat.

Rentrée des classes / Eskolara itzulera, Jacques Rozier (Frantzia, 1956, 22’) – gomendatua 6 urtetik gorakoentzat.

Il posto / Lanpostua , Ermanno Olmi (Italia, 1961, 93’) – gomendatua 15 urtetik gorakoentzat.

Pierrot le fou / Pierrot eroa, Jean-Luc Godard (Frantzia, 1965, 112’) – gomendatua 15 urtetik gorakoentzat.

O sangue / Odola, Pedro Costa (Portugal, 1989, 95’) – gomendatua 15 urtetik gorakoentzat.

Uma pedra no bolso / Harri bat poltsikoan, Joaquim Pinto (Portugal, 1989, 91’) – gomendatua 11 urtetik gorakoentzat.

Petite lumière / Argi txikia, Alain Gomis (Frantzia, 2003, 15’) – gomendatua 6 urtetik gorakoentzat.

Cum mi-am petrecut sfârşitul lumii / Nola ospatu nuen munduaren amaiera, Cătălin Mitulescu (Errumania, 2006, 106’) – gomendatua 11 urtetik gorakoentzat.

Bilduma honi film berriak gehituko zaizkio datozen urteetan. 2017an katalogoan sartuko dira, besteak beste, honako hauek: Aniki-Bóbó, Manoel de Oliveira zuzendariarena (Portugal, 1942) eta Iraganik gabeko gizona, Aki Käurismaki zuzendariarena (Finlandia, 2002).

www.cined.eu webgunean eskuragarri erregistroa eta filmak ikusteko plataforma.

Material pedagogikoak:

CinEd-ek zinema modu aktiboan, hausnartzaile eta sortzailean ikustea sustatzen du, eta Europako zinemagile handien filmen bilduma eskaini.

Material pedagogikoek helburu bikoitza dute: irakasleei azterketak, hausnarketak eta informazioa ematea filmak hobeto ezagutzeko baina baita praktika sortzaileak eta hausnarketarako ardatzak proposatzea ere ikasleekin lan egiteko.

Proposamenek hainbat curriculum-alorretako edukiak lantzen dituzte: hizkuntza eta literatura, atzerriko hizkuntzak, musika, ikusmena eta plastika, historia etab.

Material pedagogikoen artean ditugu:

  • Argibide orokorren dokumentu bat filmak modu aktibo eta sortzailean ikusteko.
  • Film bakoitzaren koaderno pedagogikoa.
  • Filmetako irudi eta fotogramen aukeraketa.