“ELKARREKIN BIZIKIDETZA ERAIKIZ”

Giza eskubideak eta bizikidetza

Helburua:

Hezkuntza-zentroko bake-kulturari ekarpen ahalik eta eraginkorrena egitea ikasleen bizikidetza hobetzeko.

Deskribapena:

Programa honek Haurren Eskubideen Hitzarmen Unibertsala du oinarri. Unitate didaktiko hau Lehen Hezkuntza guztian erabil daiteke, eta ziklo bakoitzean eskubide bat lantzen da: nortasuna, garapena eta bizitza. Parte hartzeko eskubidea, berriz, zeharka jorratzen da programa guztian zehar.

*Ikasgelako lanarekin aldi berean, irakasle eta familiekin tailerrak ere egin daitezke.

Metodologia:

Elkarrizketa eta sormena -etika eta estetika- ditu oinarri, eta fitxa didaktikoen bidez egiten da. Horietako bakoitzean aurki dezakegu jarduera praktiko bat eta hausnarketarako elkarrizketa-plan bat.

Sorkuntza plastikoak tresnak eskaintzen dizkigu, jolasaren bidez, ideia eta emozioak adierazteko. Modu horretan, errazagoa izango da kontzeptualizatzea eta planteatutako gaiei buruz hitz egitea.

Zeinentzat:

Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat.

Iraupena:

Lehen Hezkuntzako 6 ikasturteetan zehar egin daiteke, baina erabat moldagarria da eta egokitu daiteke ikastetxearen behar eta interesen arabera.