“HAURREN OSOKO BILKURAK ETA ENTZUNALDI PUBLIKOAK”

Haurren eta gazteen iritzia

Helburua:

Haurren eta gazteen partaidetza sustatzea, haien ikuspegia eta iritzia udal politiketan txertatzeko.

Deskribapena:

Programa hauek hezkuntza zentroen bidez egiten dira. Lehen saioa zentro eta ikasgela partaide bakoitzean egiten da. IKERTZEKO hezitzaileak bertaratzen dira prozesua aurkeztera, zuzenean, ikasle eta irakasleei. Hortik aurrera, irakasleak ikasgelan landuko du gaia horretarako diseinatutako unitate didaktiko batzuen laguntzarekin. Bi hilabetetik behin, talde bakoitzeko ordezkariek topaketa batean parte hartuko dute, egindako lana adosteko, eta ikasturtea amaitu baino lehen udal-taldeari aurkeztuko dizkiote emaitzak. Alkateak aurrez jasoko ditu proposamenak, eta ikasleek egindako eskaerei erantzuna emateaz arduratuko da.

Metodologia:

Prozesu parte hartzaile bat izanik, taldeko kide guztiek proposatutako gaiari buruz pentsatu, iritzia eman, ideiak kontrastatu, eraiki eta akordioetara iritsi beharko dira. Saioen hasieran, dinamika aktiboak egingo dira beharrezko konfiantza-giroa sortzeko, pertsona guztiak parte hartzeko eroso egon gaitezen. Hortik aurrera, galdera eta elkarrizketa izango dira tailerren funtsezko osagaiak.

Zeinentzat:

* Haurren osoko bilkurak: Lehen Hezkuntzako neska-mutilentzat.

* Entzunaldi publikoak: Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat edo zaharragoentzat.

Iraupena:

Ikasturte bat.