“HIP-HIP URRI!”

Kultur aisialdia familian

Bideoa

Helburua:

Familietan kultur aisialdia sustatzea, neska-mutilak txikitatik ohitu daitezen kulturaz gozatzera.

Deskribapena:

Hip-hip Urri! Donostian sortutako egitasmoa da, eta Europako beste hiri batzuetan ospatzen den October Children´s Month proiektua du oinarri. Kultur erakunde, instituzio eta pertsonen arteko lankidetza sustatzen du kultur eskaintzaren aitortzaren eta koordinazioaren bidez. Urrian kultur eskaintza doakoa izango da gaztetxoentzat.

Hip-hip URRI! egitasmoan ateak zabalik dituzte kultur gune guztiek: museo, arte-galeria, liburutegi, antzerki-talde, kultur ondareko gune, interpretazio-zentro… Donostian jarri zen martxan 2013an; Goierrira zabaldu zen 2015ean, eta Urola garaiko bi udaletara, 2016an.

Metodologia:

Parte hartu nahi duten kultura-gune edo -taldeek jarduera-proposamenak IKERTZERA bidali behar dituzte . Elkarteko lantaldea arduratuko da eskaintza koordinatu eta programatzeaz; behin betiko programazioa liburuxka batean bildu, eta Donostiako eta Goierriko Lehen Hezkuntzako ikasleei banatu zaie (14.000 ale).

Zeinentzat:

Parte hartu nahi duen erakunde, talde, nahiz kultur gune ororentzat.

Lehen Hezkuntzako neska-mutil eta beren familiei zuzendutako egitasmoa da.

Iraupena:

Urriko asteburuak.