IKERTZE EKIPOA

Nuria, Blanca, Raquel eta Leire, Ikertzeko bihotza

NURIA FERNÁNDEZ SÁNCHEZ

Zuzenbidea eta politika-zientziatan lizentziaduna. Nuriak Nazioarteko lankidetza masterra du.
IKERTZE taldeko ordenatuena da, eta, elkartean denbora gutxi daraman arren -2015ean sartu zen-, inork baino hobeto daki gauza bakoitza non dagoen… Bere umore eta alaitasunak gure bulegoa barre-algaraz betetzen du!
Era berean, mota guztietako diru-laguntzak bilatzea, ulertzea, formulatzea eta justifikatzea erraz bilakatzen duen taldekidea da Nuria.

RAQUEL ROMERO

Raquelek Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, telebistan lan egiten zuen bitartean. Hamalau urte baino gehiago egin zituen komunikabide horretan; ekoizpen- eta edizio-lanetan aritu zen. Gerora, kultur kudeaketaren esparruan aritu da.
2016an iritsi zen IKERTZERA. Raquel da taldeko praktikoena eta konstanteena; ahalegin guztiak egiten ditu proposatutako helburuak lortzeko.
Diru-laguntza pribatuak bilatzeaz arduratzen da; horiek laguntza publikoekin osatuz, elkartearen egitasmoak martxan jartzea lortzen dugu.

BLANCA ZARAGÚETA ZULAICA

Turismoko graduduna, Blancak gradu-ondoko ikasketak egin ditu Zinema zuzendaritzan, eta Zinemako, telebistako eta dokumentaletako gidoigintzan.
2001ean iritsi zen IKERTZERA, hamabi urtez zinema profesionalean lanean aritu ostean. Taldean eskarmentu handiena izateaz gain eta elkartea hoberen ezagutzeaz gain, Blanca da denetan sortzaileena, ameslariena… Eta, a priori, ezinezkotzat jo daitezkeen ideia-zaparrada baten iturri.
Leire de Miguelekin batera, Blancak IKERTZEKO programa pedagogikoak diseinatzen ditu (bereziki zine-programak).

LEIRE DE MIGUEL MARTÍNEZ

Filosofian lizentziaduna, Leirek Egokitzapen pedagogikoko ikastaroa eta Haurrentzako Filosofiako masterra ditu.
Taldeko adeitasun eta irribarrea da. Alderdi positiboa ateratzen die gauza guztiei, eta gustuko du lana ongi egitea.
Leire 2004an iritsi zen IKERTZERA. Ordutik, material eta jarduera didaktikoak diseinatzen ditu eta haur eta nerabeekin hezkuntza-lan zuzena egiten du bereziki.