IKERTZE, KULTUR ELKARTEA

Arte eta elkarrizketarekin hezkuntza-proiektuak

Ikertze irabazi-asmorik ez duen kultur elkarte pribatua da, eta 30 urteko ibilbide luzea du.

Hezkuntza-proiektuak egiten ditugu; horretarako artea, zinea eta filosofia tresna gisa erabiltzen ditugu. Baliabideak eskaintzea dugu helburu, pertsonak, hau da, komunitateko kideak treba gaitezen eta ikas dezagun kritikoagoak eta sortzaileagoak izaten, eta pertsonak eta gauzak hobeto zaintzen, alegia, bizikidetza hobea izan dezagun. Egitasmoen trebakuntzak berak mesede egiten digu parte hartzen dugun pertsonei.

1985ean ekin genion ibilbideari, ideia praktikoak lantzen, San Telmo Museoko ikusmen-laborategian. Gerora, diziplina-aniztasunean murgildu ginen: herritarren partaidetzarako egitasmoetan, taldean lan egiteko moduan, adierazpen-forma berriak txertatu genituen. Hainbat arte-lengoaia jorratu genituen gerora; horretarako laborategi pedagogikoak sortu genituen, eta neska-mutilek beste arte-adierazpide batzuk esperimentatzen zituzten.

Ibilbide hori guztia bidelagun dugu, eta gure egungo lana aberasten du. Honela laburtuko genuke, hain zuzen, lan hori:

  • Bizikidetza errazteko hezkuntza-proiektuak eta programa pertsonalizatuak egitea.
  • Desgaitasun aitorturen bat duten pertsonekin lan egitea, benetako gizarteratzea eman dadin, bai ikastetxeetan eta baita lan-esparruan ere.
  • Kultur jarduera sustatzen duten programak diseinatu eta martxan jartzea.
  • Hainbat testuingurutarako arte-tailerrak eskaintzea.
  • Hezkuntza-zentroei eta hezitzaileei aholkularitza-zerbitzua eta prestakuntza ikastaroak eskaintzea.