“JANUSZ KORCZAK ETA HAURREN ESKUBIDEAK”

Giza eskubideak eta bizikidetza

Helburua:

Janusz Korczak mediku eta pedagogo poloniarraren irudi liluragarria oinarri harturik, programa honek giza eskubideak landu eta deskubritu nahi ditu, bereziki, haurren eskubideak. Hain zuzen, eskubide horien errespetuan sakondu nahi dugu, eta programan parte hartzen duten pertsonek aukera izan dezatela horiek exijitzeko banaka nahiz taldean.

Deskribapena:

Korczaken bizitza eta lana ezagutzeak esan nahi du, basakeria handienean ere, denon artean oinarrizko printzipio batzuk finka ditzakegula bizikidetza on bat eskuratzeko. Premisa horretatik abiatuz, ikasleei laguntza emango zaie Haurren Eskubideen Hitzarmeneko 10 artikuluak ezagutzeko eta ikertzeko, estuki loturik baitaude XX. mendeko pertsonai garrantzitsu horren lanera.

Metodologia:

Ikasleek beren kabuz deskubrituko dituzte programaren edukiak, taldean, elkarrizketaren bidez. Modu horretan, ezagutza askoz hobeto barneratuko dute, eta arrazoitzen eta sentimendu eta desirak adierazteko elkarrizketa erabiltzen ikasiko dute, azken batean, gatazkak konpontzen ikasteko.

Zeinentzat:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat edo zaharragoentzat.

Iraupena:

20 ordu: 2 orduko hamar saio.