“LAS OTRAS MIRADAS – BEGIRADAK”

Zinema ez profesionalaren Nazioarteko Jaialdia

Bideoa

Helburua:

Espazio bat eskaintzea hainbat ikastetxe eta kolektibok ikasgelan egindako film laburrak ikusteko eta esperientzia zinematografikoak partekatzeko.

Hezitzaile, ikasle eta profesionalen arteko elkarrizketa eta topagunea sortzea ZINE ETA HEZKUNTZA FOROAN.

Aitortutako desgaitasunen bat duten pertsonez eta sektoreko profesionalez osatutako taldearekin lanean, gizarte sentsibilizazioa eta ikuspegi positiboak sortzen eta harremanak normalizatzen laguntzea.

Deskribapena:

Jaialdia da ikastetxe eta kolektiboetan egindako zinea erakusteko espazioa. Modu horretan, lagungarri da lengoaia zinematografikoa ikasteko –eskola-curriculumaren barruan–, eta gazte zinegile eta zine-profesionalen arteko topaketa sustatzeko. Arreta berezia eskaintzen zaio begirada feminista eta inklusiboari.

Zeinentzat:

Ikastetxe, kolektibo, elkarte nahiz sektorekoak ez diren unibertsitateko ikasleentzat.

Iraupena:

2017ko azaroaren 21etik 25era.