“LUGARITZ IKERTZE IPUIN LEHIAKETA”

Irakurketa eta idazketa sustatu

Helburua:

Neska-mutilen artean irakurtzeko eta idazteko ohitura sustatzea, eta ilustrazio-lanari balioa ematea.

Deskribapena:

Ipuin-lehiaketak ilustratzaile baten lanaren erakusketa izango du oinarri. Lugaritz Kultur Etxean egongo da, eta inguruko ikastetxeei hara inguratzeko gonbitea egingo zaie. Gaztetxoek ipuin bat idatzi beharko dute ilustrazio horietako batean edo zenbaitetan oinarrituz. Lehiaketaren ezaugarri nagusia izango da ikasleak, hala nahi izanez gero behintzat, epaimahai izango direla eta ipuin irabazleak hautatuko dituztela.

Metodologia:

Ikasleek ipuinak idatzi eta lehiaketaren zuzendaritzarekin partekatuko dituzte Google Drive bidez. Azken honek idatziak baloratuko ditu, bi bueltatan. Ondoren, epaimahaiak gutun-azal bat jasoko du eskolan, irakurri eta baloratu behar dituen ipuinekin. Lehiaketa amaitzeko, sari-banaketarako ekitaldia egingo da Lugaritz Kultur Etxean.

Zeinentzat:

Antiguoko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

Iraupena:

Apirila eta ekaina bitartean.