NEURRIRA EGINDAKO PROIEKTUAK

Zerbitzu pertsonalizatua eta eskatzen duenaren beharretara egokitutakoa

IKERTZE ideiak eta egitasmoak taldearen esperientzia eta izaera berritzailetik sortuak.

Hezkuntzaren alorrean egin dugun ibilbideari esker eta bide horretan bizitako askotariko esperientziak eta jasotako ikasgaiak direla medio, ikastetxeetako nahiz eskolaz kanpoko jardueren beharretara egokitzen diren proiektuak eskaintzen ditugu.

Hainbat egitasmo,

  • Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatutako Willis Drummond taldearen egonaldiarekin lotuta, Lauaizeta Ikastola eta taldearen arteko bitartekaritza lanak
  • Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztegunetako hezitzaileen prestakuntza. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • “Treblinkarako azken trena” (Vaiven ekoizpenak) lanaren egitasmo pedagogikoa diseinatzea eta egitea.
  • Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia:ikastetxeetarako proiektatzen diren filmen material didaktikoa.
  • Atzegiko ikasketa-lantegien kudeaketa pertsonala.
  • Erakusketetan, bitartekaritzarako langileen kudeaketa.
  • Haur nahiz familientzako tailerrak museoetan, erakusketa-aretoetan, kongresuetan, ekitaldietan etab.
  • Kultur aniztasuna eta bizikidetza lantzeko esperientzia artistikoak. Errenteriako Udala.
  • Hezitzaileentzako prestakuntza gure programa edo lantzen ditugun gaiei buruz.