“PARTAIDETZA PROZESUAK ELKARTEETAN, FEDERAZIOETAN…”

Parte hartu hobetzeko

Helburua:

  • Parte hartzen duten pertsonak ahalduntzea: jabetu daitezela gauzak aldatzeko eta hobetzeko gaitasuna dugula.
  • Gaitasunak lantzea zer pentsatzen dugun hausnartzeko, zehazteko eta azaltzeko eta ideiak argudiatzeko eta trukatzeko.
  • Talde-izaera sustatzea: konturatu behar gara modu kolektiboan parte hartzen dugula, beraz, ondorioak denon artean adostu behar direla.
  • Akordioetara iristeko gaitasuna trebatzea.

Helburu orokor horiek prozesu (eta talde) zehatz bakoitzak duen helburu espezifikoei gehitzen zaizkie.

Ikertze arduratuko da espazio egokiak sortzen partaideek proposatutako erronka, egoera edo gaia hausnartzeko eta aztertzeko, eta hortik hobekuntzarako proposamenak eraikiko ditugu.

Deskribapena:

Talde bakoitzak lantzeko gai eta erronka zehatzak proposatuko ditu, eta, modu horretan, partaidetza-prozesu bakoitzean lortu beharreko helburu zehatzak finkatuko dira. Programa mota honen eredu dugu hainbat urtetan egin dugun ELKARTU programa -Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea. Bertan, Elkartuko teknikariek egindako Gipuzkoako desgaitasun fisikoren bat duten pertsonen kolektiboaren behar eta kezken ikerketa batetik abiatuz, partaidetza-prozesu bat martxan jartzeko beharra ikusi zuten, ateratako ondorioei buruzko hausnarketa sakonagoa egin zezaten erabiltzaileek. Gaur egun, tailerren jarduera finkatu egin da, eta partaidetzarako eta ahalduntzeko praktika-gune gisa erabiltzen dira.

Metodologia:

Galdera bidezko elkarrizketan oinarritzen da metodologia. Taldeak hainbat ondorio ateratzen ditu, eta, horietatik abiatuz, planteatzen dira hobekuntza-proposamenak.

Zeinentzat:

Federazio, elkarte eta hainbat esparrutako taldeetako kide, erabiltzaile nahiz teknikarientzat.

Iraupena:

Prozesu eta talde bakoitzaren ezaugarrien arabera (tailer bakoitzak 2 eta 4 ordu bitarteko iraupena izan ohi du).