“PARTAIDETZA PROZESUAK NESKA MUTILEKIN”

Haurren ahotsa

Bideoa

Helburua:

  • Neska-mutilak kontura daitezela pertsonok gauzak aldatzeko eta hobetzeko gaitasuna dugula.
  • Gaitasunak lantzea zer pentsatzen dugun hausnartzeko, zehazteko eta azaltzeko eta ideiak argudiatzeko eta trukatzeko.
  • Talde-lana sustatzea: konturatu behar gara modu kolektiboan parte hartzen dugula, beraz, ondorioak denon artean adostu behar direla.
  • Akordioetara iristeko gaitasuna trebatzea.

Helburu orokor horiek prozesu zehatz bakoitzak duen helburu espezifikoei gehitzen zaizkie.

Elkartean, adibidez, hainbat urtetan egin dugu “Haurrak eta Partaidetza” programa. Egitasmo horretan, neska-mutilek programa zehatz bat -Hip-hip URRI!- ezagutu behar dute eta horren jardun-esparruari buruz hausnartu -kultura eta aisialdia familian- beren iritzia emateko eta jarduera aberasteko, urtetik urtera, hobekuntza-proposamenen bidez.

Deskribapena:

Prozesu bakoitzean landu beharreko dinamika edo jarduerak programa zehatz bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dira.

“Haurrak eta Partaidetza” programan esaterako, ikasgelan ekingo zaie saioei, hain zuzen, IKERTZEKO hezitzaileak hezkuntza zentroetara joaten direnean prozesua ikasleei aurkeztera eta bertan parte hartzeko gonbitea egitera. Hortik aurrera, ikasgela eta zentro bakoitzeko neska-mutil ordezkariek elkarrekin lan egingo dute Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan; hitz eginez, negoziatuz eta akordioak eginez proposamenak adostu beharko dituzte. Programaren azken egunean, ondorioak aurkeztuko dituzte alkate eta udal ordezkarien aurrean.

Metodologia:

Saioen hasieran, dinamika aktiboak eta jolasak egingo dira. Beharrezko konfiantza-giroa sortzen dute, pertsona guztiak eroso senti gaitezen proposatutako erronka, egoera edo gaia hausnartzeko eta aztertzeko garaian, eta hortik hobekuntzarako proposamenak eraikiko ditugu. Handik aurrera, galdera eta elkarrizketa izango dira tailerren funtsezko osagaiak; horiei laguntzeko ikusmen-euskarriak erabiliko dira prozesua errazteko (muralak, informazioa biltzeko fitxak etab.).

Zeinentzat:

Neska-mutilentzako partaidetza-prozesuak ikastetxe nahiz hezkuntza ez-formaleko taldeentzat dira,

“Partaidetza eta Haurrak” programaren kasuan, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat.

Iraupena:

Prozesu eta talde bakoitzaren ezaugarrien arabera.

“Haurrak eta Partaidetza” programaren kasuan, 2 orduko 5 saio 3 hilabetetan banatuta -maiatza, ekaina eta iraila-.