“TAILERRAK ESKOLETAN”

Arte-hezkuntza

Helburua:

Neska-mutilek jolasteko, esperimentatzeko eta espresatzeko aukera izatea askotariko arte-lengoaiak erabiliz: pintura, eskultura, serigrafia, collagea etab.

Deskribapena:

Parte hartzen duten neska-mutilei talde kontzientzia sortzea dute abiapuntu tailer hauek, eta horretako hainbat dinamika eta jolas kooperatibo egiten dira. Arreta berezia eskaintzen zaio gazteen interes eta beharrak detektatzeari (hezitzaileak horietan oinarritzen baitira jarduerak proposatzeko garaian). Arau argi eta sinpleak izango dituzte ariketek; horrek segurtasuna emango die neska-mutilei, eta sormenak bere lekua hartuko du.

Jarduera hauetan, batetik, irteerak egingo dira –inguruko materialak ezagutu eta biltzeko, eta ondoren tailerrean eraldatzeko- eta, bestetik, erakusketetara bisitak.

Metodologia:

Erabat praktikoa, esperimentazioa eta jolasa oinarri harturik.

Zeinentzat:

Hezkuntza-zentroentzat.

Iraupena:

Tailer hauek ordu batekoak izaten dira. Eguerdian egin ohi dira.