“TAILERRAK OPORRETAN”

Arte-hezkuntza

Helburua:

Neska-mutilek jolasteko, esperimentatzeko eta espresatzeko aukera izatea askotariko arte-lengoaiak erabiliz: pintura, eskultura, serigrafia, collagea etab.

Deskribapena:

Parte hartzen duten neska-mutilei talde kontzientzia sortzea dute abiapuntu tailer hauek, eta horretako hainbat dinamika eta jolas kooperatibo egiten dira. Arreta berezia eskaintzen zaio gazteen interes eta beharrak detektatzeari (hezitzaileak horietan oinarritzen baitira jarduerak proposatzeko garaian). Arau argi eta sinpleak izango dituzte ariketek; horrek segurtasuna emango die neska-mutilei, eta sormenak bere lekua hartuko du.

Oporretako tailerrak IKERTZEN egiten dira, baina eguraldi ona bada, ohikoak izaten dira, batetik, irteerak –inguruko materialak ezagutu eta biltzeko, eta ondoren tailerrean eraldatzeko- eta, bestetik, erakusketetara bisitak. Era berean, askotan, arte-jarduerak kirol-jarduerekin konbinatzen dira.

Metodologia:

Erabat praktikoa, esperimentazioa eta jolasa oinarri harturik.

Zeinentzat:

4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Iraupena:

Tailerrak egunero egiten dira Gabonetan, Aste Santuan eta uztailan. Ordutegia 9:00ak eta 13:00ak bitartekoa izan ohi da.