“ZINEA KOLEKTIBOEKIN”

Partaidetza prozesuak

Bideoa

Helburua:

Zinea ikusten eta ikus-entzunezko hizkuntza ulertzen ikastea, eta, modu horretan, gaitasun kritikoa garatzea.

Film labur bat eginaz, zinea egiten ikastea.

Deskribapena:

Begi kritikoa garatzeko, landu egin behar dugu. Horretarako, behar-beharrezkoa da filmak ikusi eta aztertzea, bai ikuspegi teknikoari eta baita igorri nahi diguten mezuari dagokionez ere.

Hainbat ariketa praktiko egitea da beste oinarrietako bat; lanketa moduko bat izango da ondoren film laburra eta horren errealizazio-prozesu guztia egiteko lagungarri. Ideiatik pantailara pasako gara; bidean honako lan hauek egingo ditugu: gidoia idatzi, errodajea, postprodukzioa, edizioa eta publikoari egindako lana aurkeztu.

Metodologia:

Tailer hauek ikasgelako dinamikan integratutako lanak bailiran egiten dira, eta hainbat konpetentzia lantzeko aukera eskaintzen dute, besteak beste, linguistikoak, komunikatiboak, digitalak eta gizarte-konpetentziak. Horien artean ditugu: talde-lana, inguruari balioa ematea, taldearekiko eta norbanakoarekiko errespetua, arreta, behaketa, itxaroteko gaitasuna, autonomia, antolaketa indibiduala eta kolektiboa etab. Zeharkako edukiak ere lantzen dira, bereziki, sormen-arlokoak, gaitasun kritikoa, jakin-mina, irudimena eta autonomia.

Zeinentzat:

Aisialdi-taldeak, elkarteak, kolektiboak, babes etxeak…

Iraupena:

25 eta 50 ordu bitarteko tailerrak.