“HIP-HIP URRI!”

Kultur aisialdia familian

Bideoa

Hip-hip URRI! 2019:

ESPERIENTZIA ARTISTIKO BAT FAMILIAN

Noiz sortu duzu, azken aldiz, zerbait familian? Jolasa erabiltzea proposatzen dizuegu, familian, sorkuntzaren eta artearen munduan murgiltzeko, komunikatzeko, esperimentatzeko eta etxeak eta auzoak eraikitzeko. Aurten, Hip-Hip URRI! gure programa Arantxa Orbegozo eta Nerea Linazasororen eskutik etorriko da; tailer ugari izango ditugu familian parte hartzeko. Esperimentazio-tailer horietan pinturak, espazioaren erabilerak, formek eta belaunaldi arteko elkarrizketek sormena garatzen lagunduko digute. Anima zaitezte etortzera eta lan- eta sorkuntza-prozesua artista batekin eta zuen seme-alaba, iloba eta bilobekin batera partekatzera.

DERRIGORREZKOA IZENA EMATEA: IKERTZE kultur elkartea. Telf.: 943 31 04 61 edo ikertze@ikertze.net

INFORMAZIO GEHIAGO: liburuxka deskargagarria HEMEN  eta  http://www.hiphipurri.org/

Helburua:

Familietan kultur aisialdia sustatzea, neska-mutilak txikitatik ohitu daitezen kulturaz gozatzera.

Deskribapena:

Hip-hip Urri! Donostian sortutako egitasmoa da, eta Europako beste hiri batzuetan ospatzen den October Children´s Month proiektua du oinarri. Kultur erakunde, instituzio eta pertsonen arteko lankidetza sustatzen du kultur eskaintzaren aitortzaren eta koordinazioaren bidez. Urrian kultur eskaintza doakoa izango da gaztetxoentzat.

Hip-hip URRI! egitasmoan ateak zabalik dituzte kultur gune guztiek: museo, arte-galeria, liburutegi, antzerki-talde, kultur ondareko gune, interpretazio-zentro… Donostian jarri zen martxan 2013an; Goierrira zabaldu zen 2015ean, eta Urola garaiko bi udaletara, 2016an.

Metodologia:

2014tik 2017ra parte hartu nahi duten kultura-gune edo -taldeek jarduera-proposamenak IKERTZERA bidali behar dituzte . Elkarteko lantaldea arduratuko da eskaintza koordinatu eta programatzeaz; behin betiko programazioa liburuxka batean bildu, eta Donostiako eta Goierriko Lehen Hezkuntzako ikasleei banatu zaie (14.000 ale).

Zeinentzat:

Parte hartu nahi duen erakunde, talde, nahiz kultur gune ororentzat.

Lehen Hezkuntzako neska-mutil eta beren familiei zuzendutako egitasmoa da.

Iraupena:

Urriko asteburuak.