“LUGARITZ-IKERTZE IPUIN LEHIAKETA”

Irakurketa eta idazketa sustatu

Beste urte batez, hemen da XVIII. Ipuin Lehiaketa, Lugaritz eta Ikertzek elkarlanean antolatzen duguna, aurten, Ainara Azpiazu Aduriz ‘Axpi’ artistaren ilustrazioetatik abiatuta sortuko dituzte ikasleek euren istorio eta kontakizunak.

Jarraian ikusgai ditugu ipuinetarako abiapuntu edo inspirazio iturri izango diren ilustrazioak. ‘Axpik’ artistaren lan hauek bertatik bertara ikusgai izango dituzue Lugaritz Kultur Etxean, apirilaren 17tik Ekainaren 14ra bitartean, arratsaldetan, 16.00etatik 20.30ak bitartean, Mozoloaren bidea izena duen erakusketan.

Helburua:

Neska-mutilen artean irakurtzeko eta idazteko ohitura sustatzea, eta ilustrazio-lanari balioa ematea.

Deskribapena:

Ipuin-lehiaketak ilustratzaile baten lanaren erakusketa izango du oinarri. Lugaritz Kultur Etxean egongo da, eta inguruko ikastetxeei hara inguratzeko gonbitea egingo zaie. Gaztetxoek ipuin bat idatzi beharko dute ilustrazio horietako batean edo zenbaitetan oinarrituz. Lehiaketaren ezaugarri nagusia izango da ikasleak, hala nahi izanez gero behintzat, epaimahai izango direla eta ipuin irabazleak hautatuko dituztela.

Metodologia:

Ikasleek ipuinak idatzi eta lehiaketaren zuzendaritzarekin partekatuko dituzte Google Drive bidez. Azken honek idatziak baloratuko ditu, bi bueltatan. Ondoren, epaimahaiak gutun-azal bat jasoko du eskolan, irakurri eta baloratu behar dituen ipuinekin. Lehiaketa amaitzeko, sari-banaketarako ekitaldia egingo da Lugaritz Kultur Etxean.

Zeinentzat:

Antiguoko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

Iraupena:

Apirilaren 1etik ekainaren 14era bitartean.