Kontaidazu Hiria Bizikidetza
Lehen eta Bigarren Hezkuntza.
Donostiako pertsona helduek hiriarekiko duten iruditegi kolektiboa eta ikus-entzunezko sorkuntza elkartzea helburu nagusi duen bideominutu lehiaketa. Donostiako ikasleek sortutako bideominutuetan, parte-hartzaileek hiriko toki zehatz batzuk nola gogoratzen dituzten edo egiten zituzten jarduerak kontatu ahal izango dituzte (adibidez, zertan jolasten zuten). Horrela, ahozko tradizioa sustatzeaz gain, bi belaunaldien arteko elkarrekintza bultzatzen da, haurrek zein helduek beren ekarpenak egin ditzaketen espazio kultural bat sortuz, bideominutua alegia.