NOR GARA?
Ikertze ibilbide luzea duen elkartea izanik, ezinezkoa litzateke bere historian bertan edo inguruan ibili diren pertsona, eragile naiz ekimen guztien izenak atal honetan jasotzea. Argi dugu horiek guztiek lagunduta iritsi dela elkartea hona eta aldez aurretik doa gure esker ona! Atal honetan jasotzen diren izenek 2023tik aurrera izan dute Ikertzerekin harremana.
IKERTZE 30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Kultur Elkartea da. Pedagogia feministetan oinarritutako hezkuntza prozesuak sortu eta bidelaguntzen ditugu artea, zinema, elkarrizketa filosofikoa eta arteterapia erabiliz. Elkarrekintza errazten duten testuinguruak sortzea eta baliabideak eskaintzea dugu xede, bizikidetza hobe bateranzko bidea egin dezagun eta pixkanaka, sortzen ditugun komunitateak bidezkoagoak, kritikoagoak, sortzaileagoak eta arduratsuagoak izan daitezen.
Lan taldea
Leire de Miguel Martínez
Filosofian lizentziaduna, Leirek Egokitzapen pedagogikoko ikastaroa eta Haurrentzako Filosofiako masterra ditu.
Leire 2004an iritsi zen IKERTZERA. Ordutik, material eta jarduera didaktikoak diseinatzen ditu eta haur eta nerabeekin hezkuntza-lan zuzena egiten du bereziki.
Nuria Fernández Sánchez
Zuzenbidea eta politika-zientziatan lizentziaduna. Nuriak Nazioarteko lankidetza masterra du.
Era berean, mota guztietako diru-laguntzak bilatzea, ulertzea, formulatzea eta justifikatzea erraz bilakatzen duen taldekidea da Nuria.
Fernando Vera Moreno
Ikertzeko zinema arloaren arduraduna da. Zinema tresna didaktiko gisa hartzen duten hezkuntza-programak diseinatzeaz zein garatzeaz gain, Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurra zuzentzen du. 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen zinemagilea da, Zaragozako Unibertsitatean irakasle-ikasketak burutzeaz gain, Bigas Luna zine-tailerrean, New York Film Academy-n eta David Trueba, Isabel Coixet edota Michel .
Lore Etxebarria Etxaburu
Pedagogiako graduduna. Lorek Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroa izateaz gain, Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea masterra burutzen ari da.
Material zein jarduera didaktikoak diseinatzen eta hauek haur eta nerabeekin burutzen dihardu.
Edurne Imaz Imaz
Edurne Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta 2006an hasi zen Ikertzerekin elkarlanean. Artearen bidezko hezitzaile modura bai Ikertzen, bai eskolan, sormen-tailerrak emanez. 2020an, Arteterapiako formakuntza jaso zuen Gironako Unibertsitatean eta Grefarteko bazkide egin zen.
Eskola testuinguruan hezitzaile gisa eta Ikertzen Arteterapeuta bezala dihardu lanean.
- Amaia San Sebastian
- Amaia Txueka
- Cesare Maglioni
- Deiane Olaizola
- Garazi Zabaleta
- Izaro Gabantxo
- Jon Santamaria
- Koldo Agirre Gabarain
- Leire Urkizu
- Lorea Intxausti
- Lur Kabiketa
- Maddi Urtxegi
- Nagore Pecharroman
- Xabier Ortiz de Urbina
- Aginako Herri Eskola Txikia
- Alboan
- Antigua-Luberri BHI
- Arrats - Hestia
- Balenciaga Fundazioa
- Bidebieta EPA
- Calcuta Ondoan
- Dislegi
- Don Bosco
- Eagi Lasarte
- Easo Politeknikoa
- EHU
- ElaiEnea
- Elizaran Lanbide Heziketa
- Elkartu
- Emagin
- Hiruki larroxa
- Ikaslan
- Jakintza Ikastola
- Jakintza Ikastola (Ordizia)
- La Salle Bidebieta
- La Salle Urnieta
- Mendata BHI (Deba)
- Monte Albertia
- Mutriku BHI
- Ondarroa BHI
- Oriarte BHI
- Orixe
- San José Ikastetxea
- San Luis La Salle
- Sorginlore
- Sortzen
- UEU
- Usandizaga
- Why Not
- Zaragueta Herri Eskola
- Zubiri Manteo BHI
- Zumaia BHI
- Zumaienea
- Zurriola Ikastola