“BEGIRADA KONTZIENTEAK” Kontsumo arduratsua eta emakumeen aurkako diskriminazioa
Helburua
Genero-ikuspegia kontuan izanik eta -emakume eta gizonen arteko botere-harremanen desoreka aztertuta-, gogoeta egitea gure gizartearen jarrera kontsumista eta horren eraginaren inguruan. Helburu nagusia da ikasleengan gai horri buruzko jarrera arduratsuak sustatzea.
Deskribapena:
Metodologia:
Parte-hartzea eta elkarrizketa dira lan egiteko moduaren oinarri. Modu horretan, denok pentsatu eta hausnartuko dugu gai horri buruz. Ariketa edo dinamikak egingo ditugu bakarka nahiz talde txikitan, ondoren, denon artean landuko ditugun kontzeptuak barneratzeko.
Zeinentzat:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasle edo zaharragoentzat.
Iraupena:
6 ordu, 2 orduko hiru saiotan banatuta, eta praktika bat (programan landutako edukien aplikazioa).
Tailerren eragina neurtzeko galdera-sorta
Parte hartzen duten pertsonen ezagutzan eta jarreretan gure tailerrek duten eragina neurtzeko, aurrez eta ondoren egiteko galdetegi batzuk diseinatu ditugu. Klik egin botoiean eskuratu ahal izateko.
Material didaktikoa
Edukiak lantzeko, deskargatu programako gida didaktikoa.
Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresua
Ikertze eta Calcuta Ondoanen elkarlanean, Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresua 2020ko azaroan antolatu genuen. Esteka honetan laburpen liburua deskarga dezakezue, informazio gehiagorako: hezkidetza.calcutaondoan.org