“BIZIKIDETZARAKO HORMA IRUDIAK” Bizikidetza
Helburua:
Bizikidetza on baterako gaitasunak trebatu eta praktikan jartzea, arte-jarduera baten bidez.
Talde parte-hartzaileak taldean lan egiteko duen gaitasuna sustatzea.
Praktika artistiko baten berezko balioak ezagutzea: irudimena, sormena, sentsibilitatea, konstantzia, pazientzia, antolakuntza etab.
Deskribapena:
Ikasle-talde batek zentroko gune edo pareta bat itxuraldatuko du (aurrez aukeratuko da lekua) bi artista eta hezitzaile baten laguntzarekin.
Metodologia:
Derrigorrez metodologia parte-hartzailea eskatzen duen programa da. IKERTZEKO langileek gidatuta, ikasleek asmatu beharko dute ideia, diseinua egin eta horma-irudia margotu.
Lehen egunean, programaren aurkezpena egingo dugu, eta, taldeko partaide guztien artean, jarduera-arauak finkatuko dira. Hurrengo egunetan, horma-irudiaren diseinua eta zirriborroa egingo dugu. Azken bi edo hiru egunetan, paretan edo aukeratutako gunean lan egingo dugu, alegia, horma-irudia margotu.
Zeinentzat:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat
Iraupena:
Guztira 30 ordu: 2 orduko hiru saio eta hiru egun horma-irudia margotzeko.