Aurrekoa kontuan hartuta lan egin eta esku-hartzea suposatzen du. Ikuspegi horrek ikastetxeko kultura, politikak eta praktikak aintzat hartu eta gaitasun guztien ikaskuntzan integratu behar ditu.
Iruzur pederasta (ingelesezko to groom aditzetik; euskaraz, “itxurak egin”) –internet erabiliz egiten bada zibergrooming-. Heldu batek adin gutxikoen aurrean gaztea dela simulatuz abusua egiten dueneko jokabidea da. Grooming hitza bereziki Interneteko sare sozialetan gertatzen denean erabiltzen da.
Sakelako telefonoa edo Internet erabilita kutsu sexuala duen argazki edo bideo pertsonala sarean zabaltzeari esaten zaio ‘sexting’a.
Heterosexualitatea, sexu/genero sisteman bete beharreko arautzat hartzen duen sistema ideologiko eta kultulara, eta ondorioz, hauek baztertzen dituena; lesbianak, gayak, transexualak, transgeneroak, bisexualak eta intersexualak.
Binarismoa eta heteronorma/heteroaraua naturalak-berezkoak direla ulertuz gizartea eraikitzea.
Prozesu bat da non, neskek:
Hortaz, neskek etorkizuna genero mugarik gabe, modu aske batean eta berdintasunean aukeratzeko gaitasuna eta kontzientzia hartzen dute.
“Facultarse, habilitarse, autorizarse para vivir en libertad”. M Lagarde.
Ezinbesteko analisi- eta planifikazio-tresna da honako hauetarako: testuinguru zehatz batean gizonezko nahiz emakumezkoen arteko harremanei buruzko informazioa lortzeko; bien arteko berdintasun eza sortzen eta birsortzen dituzten prozesuak, gaitasunaren asimetria-balorazioa eta portaerak nahiz baliabide eta boterea lortzeko desparekotasunak ulertzeko; gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak ezabatuko dituzten ekintzak diseinatzeko.
“GENERO” kontzeptuak maskulinotasuna eta femeninotasuna eraikitzeko prozesu psikosozialari egiten dio erreferentzia. Prozesu hori pertsona baten sexua zein den jakiten denean hasten da — sarritan, jaio baino lehen— eta sozializazio prozesuaren bidez eraikitzen da pertsona horren izateko, sentitzeko eta jarduteko era finkatuko duen rol bat esleitzen zaionean.
Generoa testuinguru kultural, sozial, politiko eta ekonomikoaren araberakoa da eta gizon zein emakumeei ezarritako portaera eta funtzioek erakusten dute.
Norbanako bat jendartean bizitzean jasotzen duen eraketa- eta moldaketa-prozesua da, bereziki norbanakoaren ekintza autonomoei eta haren gizarte integrazioari dagokionean. Sozializazio-agenteak norbanakoari besteekin harremanetan sartzen ahalbidetzen dioten pertsona, erakunde eta bestelako eragileak dira (familia, eskola, hedabideak, lagunak…). Haiengandik balioak eta arauak jasotzen ditugu. Honek guztiak gure sozializazio prozesua baldintzatzen du.
Gizarteak modu bateratuan bildu/gorde eta nabarmendu egiten dituen oroimen eta gogorapenak
Diskurtsoa dena praktika bilakatu. Gure gizartean, uste hau oso zabalduta dago: emakumeen eta gizonen berdintasuna ia‐ia lortuta dago. Tamalez, oraindik jendartean berdintasun gaietan dagoen defizit garrantzitsua erakusten dute hainbat datuk: lan‐merkatuari buruzkoek; ekonomiaren, kulturaren eta zientziaren alorretan erabakiak hartzeko esparruetan emakume gutxi daudela adierazten dutenek; partaidetza soziopolitiko baxua erakusten dutenek; etxeko lanaren eta zainketen banaketa desorekatua azaltzen dutenek; emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoek; pobreziari buruzkoek…
Pertsonei euren sexu-biologikoari dagozkion genero-errolak esleitzen zaizkio. Haien arabera pertsonak modu diskriminatzailean tratatzeari esaten zaio sexismoa
Norberaren sentipen intimoa da, emakume, gizon, biak edo horiekin zerikusia daukan ezer sentitzearen ingurukoa.
Gizartean pertsonen sexu-identitatea edo genero-identitatea soilik bi aukeren arabera sailkatzea onartzen duen proposamena. Hots, soilik gizon edo emakume izan (sentitu) zaitezke.
Gizon-emakume, bata bestearen osagarritzat hartzen ditu eta hau da harreman-afektiboetarako eta harreman sozialetarako eredu baliagarri bakarra.
Jendartea gizon/ emakume artean soilik banatzeaz gain, izateko, sentitzeko, adierazteko, etab. askotariko erak daude. Genero-identitatearen edo sexu-identitatearen arabera, pertsonak hiru taldetan sailka daitezke:
Denek edozein afektibitate- eta sexu-orientazio eduki dezakete eta horrek ez du inolako zerikusirik genero-identitatearekin edo sexu-biologikoarekin.
Denek edozein genero espresio izan dezakete eta horrek ez du inolako zerikusirik euren genero- identitate edo sexu biologikoarekin.
Soldata arrakala gizonezkoen eta emakumezkoen batezbesteko soldaten arteko distantziari so egiten dion kontzeptua da eta emakumeek lan munduan pairatzen duten diskriminazioan du oinarria. Euskal Herrian emakumezkoek gizonezkoek baino 7.500 euro gutxiago irabazten dute urtean bataz beste, berdintasun ezarekin lotutako egoera ezberdinengatik.
Balore patriarkalen transmisioaren bidez, hezkuntza eta eskola, gizon eta emakumeen arteko gizarte eta kultur desparekotasunak handitu egiten dituen espazio ez-neutraltzat hartzen dituen eredua. Horrela izanik, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatzen duen hezkuntza bermatzen du, irizpide eta estereotipo sexistak albo batera utziz eta neskei eta mutilei egokitutako rolak, portaerak, jokaerak, balioak eta abar kontuan hartu gabe heztea bilatzen du. Berdintasunean oinarritutako eta indarkeriarik gabeko hezkuntza litzateke.