“HIP-HIP URRI!”

Kultur aisialdia familian

Bideoa

2020ko Hip-hip URRI!:

ESPERIENTZIA ARTISTIKO BAT FAMILIAN

Noiz sortu duzu, azken aldiz, zerbait familian? Aurten, Arte Garaikidea familiei hurbiltzeko hurrengo tailer hau prestatu dugu. Honen bidez, adin ezberdinetako kideen arteko interakzioa, lankidetza eta sinergia sustatu nahi dira. Era berean, artearen funtzioa zalantzan jarri eta material ezberdinekin esperimentatuko dugu norberaren fantasiak eta barne mundua forma zehatzetan adierazteko xedez. Gainera, norberaren genero-adierazpena ere era sortzailean zalantzan jartzen eta eraldatzen saiatuko gara, irudiaren eta kontsumo-produktuen bidez, aniztasuna aberasten duten irutegi posible berriei tartea irekitzeko.

Animatu eta gerturatu zaitezte, lan- eta sorkuntza-prozesua artistekin eta zuen seme-alaba, iloba eta bilobekin batera partekatzera!

​DERRIGORREZKOA IZENA EMATEA: IKERTZE kultur elkartea. Telf.: 943 31 04 61 edo ikertze@ikertze.net

INFORMAZIO GEHIAGO:  http://www.hiphipurri.org/

Helburua:

Familietan kultur aisialdia sustatzea, neska-mutilak txikitatik ohitu daitezen kulturaz gozatzera.

Deskribapena:

Hip-hip Urri! Donostian sortutako egitasmoa da, eta Europako beste hiri batzuetan ospatzen den October Children´s Month proiektua du oinarri. Kultur erakunde, instituzio eta pertsonen arteko lankidetza sustatzen du kultur eskaintzaren aitortzaren eta koordinazioaren bidez. Urrian kultur eskaintza doakoa izango da gaztetxoentzat.

Hip-hip URRI! egitasmoan ateak zabalik dituzte kultur gune guztiek: museo, arte-galeria, liburutegi, antzerki-talde, kultur ondareko gune, interpretazio-zentro… Donostian jarri zen martxan 2013an; Goierrira zabaldu zen 2015ean, eta Urola garaiko bi udaletara, 2016an.

Metodologia:

2014tik 2017ra parte hartu nahi duten kultura-gune edo -taldeek jarduera-proposamenak IKERTZERA bidali behar dituzte . Elkarteko lantaldea arduratuko da eskaintza koordinatu eta programatzeaz; behin betiko programazioa liburuxka batean bildu, eta Donostiako eta Goierriko Lehen Hezkuntzako ikasleei banatu zaie (14.000 ale).

Zeinentzat:

Parte hartu nahi duen erakunde, talde, nahiz kultur gune ororentzat.

Lehen Hezkuntzako neska-mutil eta beren familiei zuzendutako egitasmoa da.

Iraupena:

Urriko asteburuak.