“CECADI”

Aniztasun funtzionaldun pertsonentzako ikus-entzunezko gaitasunerako zentrua.

 

CECADIk aitortutako desgaitasunen bat duten pertsonen prestakuntzan eta ogibidean benetako inklusioa bezalako behar sozial bat betetzeko funtzioa du. Ikus-entzunezko tekniken prestakuntza behar bat da, eta, prestakuntzetan dagoen hutsune handia kontutan harturik, baita aukera bat ere.
CECADI programak ikasturte akademiko bateko iraupena du, eta zinemako profesionalen eskutik ikus-entzunezko tekniken prestakuntza eskaintzen du. Ikastaroa 8 hilabetetan egingo da, eta 3 hilabeteko praktikak izango ditu ikus-entzunezkoen sektoreko enpresatan.
Prestakuntza honen helburu nagusia da ikus-entzunezko lanen sorkuntza osatzen duten departamentuen “ogibideak” ikastea. Baina ikaskuntza-prozesua aurkikuntza eta hazkuntza pertsonal bat ere izatea nahi dugu, maila teknikoan nahiz humanoan.
Aquí es posible filmaren errodajean geure begiz ikusi ahal izan genuen desgaitasunen bat duten pertsonak eraldatu egiten direla konturatzen direnean gai direla lan egiteko ikus-entzunezko sektorean urtetako ibilbide profesionala duen jendearekin; gainera, lantalde horretan oso baliagarri sentitzen dira, horrexegatik, CECADIrekin aukera eskaini nahi diegu material didaktiko teoriko eta praktiko profesional eta aitortu batekin prestakuntza jasotzeko.
Amaierako produktua, prestakuntzan lehentasuna izan ez arren, film labur bat egitea izango da, % 100 ikasleek zinemako profesionalekin ekoitzitakoa.
Ikus-entzunezko sektoreko enpresekin kontzertatutako praktikek 3 hilabeteko iraupena izango dute. Enpresa horiek apustua egin dute aniztasunari ateak irekitzeko eta hortik ikasteko.
Ikastaroa amaituta eta praktika eginda, ikasleek gaitasun-ziurtagiri bat jasoko dute Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta prestakuntza honen sustatzaile den Ikertze Kultur Elkartearen eskutik.

+ Info CECADI- Folletoa