Helburua

Ikertzen berdintasunezko gizarte bateranzko bidea egin nahi dugu; ez dadila genero-desberdintasunik egon eta errespetatu daitezela aniztasuna eta giza eskubideak. Horrexegatik hainbat urte daramatzagu HEZKIDETZA gaietan prestakuntza jasotzen eta ikuspegi horretatik egitasmoak gauzatzen.

Iraupena

Normalean geure hezkidetza-programek iraupen luzea izaten dute. Programa behar bezala egiteko, gutxienez, bi ikasturte behar izaten ditugu.

Deskribapena eta metodologia

Hauek dira prozesua osatzen duten faseak:

  1. Hezkuntza-zentroaren hezkidetza-egoeraren azterketa: zentroaren egoera zein den eta zer behar dituen detektatzeko, hezkidetza-arloko esku hartze bat egin aurretik, zentroa ezagutu nahi izaten dugu; hezkuntza-komunitatea nolakoa den jakin (irakasleak, ikasleak, familiak eta pertsona langileak), eta haiek errealitateari buruz duten pertzepzioaren berri izan. Horretarako, ikasgelan, ordenagailu edo sakelako gailuen bidez, galdera-sorta batzuk diseinatzen eta egiten ditugu, “Eusko Jaurlaritzaren II. Hezkidetza Plana” oinarri hartuta, gurekin lan egiten duten pertsonek informazio hori zuzenean eman diezaguten.
Helduak
Pertsona helduentzako galdetegiak ditugu (irakasleak, familiak, ikastetxeko langileak…), eta botoiean klik eginez ikus daitezke.
L.H. 1 eta 2
Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako galdera-sortak ditugu (LH 1. eta 2. maila), eta botoiean klik eginez ikus daitezke.
D.B.H. eta Batxilergoa
Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako galdetegiak ditugu (DBH eta Batxilergoa), eta botoiean klik eginez ikus daitezke.
L.H. 3tik 6era
Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleentzako galdera-sortak ditugu (LH 3. eta 6. maila bitartekoentzat), eta botoiean klik eginez ikus daitezke.
  1. Egindako galdetegien azterketaren emaitzetan oinarritutako diagnostikoa, “Eusko jaurlaritzaren II. Hezkidetza Planaren” 8 oinarritan funtsatuta: galdetegi bidez bildutako datuen azterketa soziologikoa gai horietan aditua den kooperatiba txiki batekin batera egiten dugu, eta zentroari informazioa itzultzen diogu behatu duguna kontatzeko: ahulguneak, indarguneak eta hobekuntza-esparruak hezkidetzari dagokionez.
  2. Esku hartzea egiteko proposamena: modu parte-hartzailean, hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsona guztiekin bilduta, proposamen bat eratuko dugu hobetzea erabaki den esparruetan tailer eta prestakuntzen bidez esku hartzeko.
  3. Arte- eta prestakuntza-tailerrak egin: detektatutako beharrei erantzuna emateko, landu beharreko gaiei buruzko tailerrak eskaini eta emango ditugu (lengoaia inklusiboa, tratu txarren prebentzioa, emakumeek jasaten duten indarkeriarekiko sentsibilizazioa, bizikidetza baketsua sustatzea, maskulinitate berriak sustatzea…). Tailer horiek eskola ordutan nahiz eskolaz kanpo eginda daitezke, zentroak erabakitzen duenaren arabera, eta hezkuntza-komunitate guztiari zuzentzen zaizkio. Beste tailer batzuekiko bereizgarria da, Ikertzen ohikoan den bezala, tresna gisa praktika artistikoa eta elkarrizketa filosofikoa erabiltzea.

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan leiredemiguel@ikertze.net edo nuriafernandez@ikertze.net helbideetan.