“LUGARITZ-IKERTZE XIX. IPUIN LEHIAKETA”

Irakurketa eta idazketa sustatu

Beste urte batez, hemen da XIX.Ipuin Lehiaketa, Lugaritz eta Ikertzek elkarlanean antolatzen duguna, aurten, Leire Salaberria artistaren ilustrazioetatik abiatuta sortuko dituzte ikasleek euren istorio eta kontakizunak.Coronavirusak eragindako egoerak baldintzatuta, aurtengo Ipuin Lehiaketa datorren hiruhilekoan ospatzea erabaki dugu. Jakinaren gainean izango zaituztegu ahal bezain laister!

Jarraian ikusgai dituzu ipuinetarako abiapuntu edo inspirazio iturri izango diren ilustrazioak. Aurten, Leire Salaberria artistaren lan hauetatik abiatu ditzakezue zeuen ipuin edo kontakizunak: ilustrazioetan agertzen diren pertsonaietatik eratu ditzakezue zuen ipuinen protagonistak, ala ilustrazioren batean agertzen den eszenatokia izan daiteke gertakariak jazotzen diren txokoa, halaber, zeuen ipuina ilustrazio hauekin hornitu dezakezue… Beste aukera bat da ilustrazio bat edo bi aukeratu eta zuen istorioan bi egoera horiek lotzea… Zuen eskuetan geratzen da Leire Salaberriaren ilustrazio eder hauen interpretazioa eta sormena!

Helburua:

Neska-mutilen artean irakurtzeko eta idazteko ohitura sustatzea, eta ilustrazio-lanari balioa ematea.

Deskribapena:

Ipuin-lehiaketak ilustratzaile baten lanaren erakusketa izango du oinarri. Lugaritz Kultur Etxean egongo da, eta inguruko ikastetxeei hara inguratzeko gonbitea egingo zaie. Gaztetxoek ipuin bat idatzi beharko dute ilustrazio horietako batean edo zenbaitetan oinarrituz. Lehiaketaren ezaugarri nagusia izango da ikasleak, hala nahi izanez gero behintzat, epaimahai izango direla da eta ipuin irabazleak hautatuko dituztela. 

 

Metodologia:

Ikasleek ipuinak idatzi eta lehiaketaren zuzendaritzarekin partekatuko dituzte Google Drive bidez. Azken honek idatziak baloratuko ditu, bi bueltatan. Ondoren, epaimahaiak gutun-azal bat jasoko du eskolan, irakurri eta baloratu behar dituen ipuinekin. Lehiaketa amaitzeko, sari-banaketarako ekitaldia egingo da Lugaritz Kultur Etxean.

Zeinentzat:

Antiguoko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

Sari banaketa:

Lugaritz Kultur Etxean ospatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke!