IKERTZEKO TALDEA Leire, Nuria, Fernando, Lore eta Edurne, Ikertzeko bihotza

separador-2000

Leire de Miguel Martínez

Filosofian lizentziaduna, Leirek Egokitzapen pedagogikoko ikastaroa eta Haurrentzako Filosofiako masterra ditu.

Taldeko adeitasun eta irribarrea da. Alderdi positiboa ateratzen die gauza guztiei, eta gustuko du lana ongi egitea.

Leire 2004an iritsi zen IKERTZERA. Ordutik, material eta jarduera didaktikoak diseinatzen ditu eta haur eta nerabeekin hezkuntza-lan zuzena egiten du bereziki.

Lore Etxebarria Etxaburu

Pedagogiako graduduna. Lorek Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroa izateaz gain, Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea masterra burutzen ari da.

Gradua bukatu bezain pronto  sartu zen Ikertzera, eta ordutik, lan taldearekin batera, hezkuntza material zein jarduera didaktikoak diseinatzen eta hauek haur eta nerabeekin burutzen dihardu.

Eraginkortasunez eta irudimen handiz jarduten du beti, eta taldeko gazteena izan arren, egunero ikasten dugu berekin.

Nuria Fernández Sánchez

Zuzenbidea eta politika-zientziatan lizentziaduna. Nuriak Nazioarteko lankidetza masterra du.

IKERTZEra 2015ean sartu zen eta taldeko ordenatuena da, inork baino hobeto dakielarik gauza bakoitza non dagoen.

Bere umore eta alaitasunak gure bulegoa barre-algaraz betetzen du!

Era berean, mota guztietako diru-laguntzak bilatzea, ulertzea, formulatzea eta justifikatzea erraz bilakatzen duen taldekidea da Nuria.

Edurne Imaz Imaz

Edurne Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta 2006an hasi zen Ikertzerekin elkarlanean. Kirola maite du, haren lan-ibilbidea, honen eta artearen artean garatzen delarik, kayak slalomeko entrenatzaile, piraguismoko edota naturako kirol ezberdinen monitore gisa eta artearen bidezko hezitzaile modura bai Ikertzen, bai eskolan, sormen-tailerrak emanez.

2020an, Arteterapiako formakuntza jaso zuen Gironako Unibertsitatean eta Grefarteko bazkide egin zen. Eskola testuinguruan hezitzaile gisa eta Ikertzen Arteterapeuta bezala dihardu lanean. Pertsonekiko interes handia du Edurnek, hauen izate original eta sortzaileenean jartzen duelarik fokua, eta horregatik, edozein adin, ezaugarri eta jatorriko pertsonekin lan egiteko hezitzaile paregabea da.

Fernando Vera Moreno

Ikertzeko zinema arloaren arduraduna da. Zinema tresna didaktiko gisa hartzen duten hezkuntza-programak diseinatzeaz zein garatzeaz gain, Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurra zuzentzen du.

20 urte baino gehiagoko esperientzia duen zinemagilea da, Zaragozako Unibertsitatean irakasle-ikasketak burutzeaz gain,  Bigas Luna zine-tailerrean, New York Film Academy-n eta David Trueba, Isabel Coixet edota Michel Gaztambide bezalako profesionalekin gidoi eta zuzendaritza prestakuntza jaso du.

Bere ikuspegi artistikoa, dedikazio fina eta irakasteko modua, funtzeskoak dira Ikertzeko zinemaren arloan.