“LUGARITZ-IKERTZE XIX. IPUIN LEHIAKETA” Irakurketa eta idazketa sustatu

Beste urte batez, hemen da XX. Ipuin Lehiaketa, Lugaritz eta Ikertzek elkarlanean antolatzen duguna Aurten, proposatu dizkiegun esaldi ezberdinetatik abiatuta sortuko dituzte ikasleek euren istorio eta kontakizunak. 

ikertze-concurso-cuentos-22
separador-800

Helburua:

Neska-mutilen artean irakurtzeko eta idazteko ohitura sustatzea, eta ilustrazio-lanari balioa ematea.

Deskribapena:

Orain arte ipuin-lehiaketak Lugaritz Kultur Etxean egoten zen ilustratzaile baten lanaren erakusketa oinarri izan duen arren, aurten, ezin izan da horrela egin. Horren aurrean, parte-hartu duten ikastetxeei pare bat esaldi proposatu zaizkie ikasleriak bere ipuinak hortik abiatuz idatzi ahal izateko. Lehiaketaren ezaugarri nagusia izango da ikasleak, hala nahi izanez gero behintzat, epaimahai izango direla da eta ipuin irabazleak hautatuko dituztela.

Metodologia:

Ikasleek ipuinak idatzi eta lehiaketaren zuzendaritzarekin partekatuko dituzte Google Drive bidez. Azken honek idatziak baloratuko ditu. Ondoren, epaimahaiak gutun-azal bat jasoko du eskolan, irakurri eta baloratu behar dituen ipuinekin. Ipuin hauek orrialde honetan ikusgai dagoen Calameo web gunearen lehioan daude eskuragarri. Lehiaketa amaitzeko, sari-banaketarako ekitaldia egingo da Lugaritz Kultur Etxean.

Zeinentzat:

Antiguoko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

Sari banaketa:

Lugaritz Kultur Etxean ospatuko da, abenduaren 3an arratsaldeko 17:00etan!