PRE Galdetegia

Errealitatean ematen diren hainbat egoerekiko dituzun usteak/iritziak ezagutu nahi ditugu, gure hezkidetza programa errealitatera ahalik eta hobekien egokitzeko.

Hurrengo baieztapenekiko adostasun eta desadostasun maila azaldu, zure iritzi pertsonala hobekien islatzen duen aukera zehaztuz.

Datuak guztiz konfidentzialak dira eta konfiantzaz eta zintzotasunez erantzutea eskertuko genizuke.

Oharra: Hitzen baten esanahia ez badakizu “ez dakit” aukera markatu, baina saiatu “ez dakit” ahalik eta gutxien erantzuten.

Mesedez, har itzazu 10 minutu galdetegi hau betetzeko! Mila esker!

separador-mini

POST Galdetegia

Gure Begirada Kontzienteak programatik pasa ondoren, errealitatean ematen diren hainbat egoerekiko dituzun usteak/iritziak ezagutu nahi ditugu, eta bide batez, gure programa zer iruditu zaizun jakin nahiko genuke. Tailerrak zer iruditu zaizkizuen ere jakin nahiko genuke. Horregatik, bi gauza eskatuko dizkizugu:

Alde batetik, hurrengo baieztapenekiko adostasun eta desadostasun maila azaldu, zure iritzi pertsonala hobekien islatzen duen aukera zehaztuz.

Bestetik, programa ebaluatzeko honen inguruan egiten dizkizugun galderak erantzutea.