“ZINEA IKASGELAN” Filmak egiten eta hobeto elkarbizitzen ikasi
Bideoa
Helburua:
Zinea ikusten eta ikus-entzunezko hizkuntza ulertzen ikastea eta praktikatzea, eta, modu horretan, gaitasun kritikoa garatzea.
Film labur bat eginaz, zinea egiten ikastea. Ideaiatik pantailara.
Deskribapena:
Begi kritikoa garatzeko, landu egin behar dugu. Horretarako, behar-beharrezkoa da filmak ikusi eta aztertzea, bai ikuspegi teknikoari eta baita igorri nahi diguten mezuari dagokionez ere.
Hainbat ariketa praktiko egitea da beste oinarrietako bat; lanketa moduko bat izango da ondoren film laburra eta horren errealizazio-prozesu guztia egiteko lagungarri. Ideiatik pantailara pasako gara; bidean honako lan hauek egingo ditugu: gidoia idatzi, errodajea, postprodukzioa, edizioa eta publikoari egindako lana aurkeztu.
Metodologia:
Tailer hauek ikasgelako dinamikan integratutako lanak bailiran egiten dira, eta hainbat konpetentzia lantzeko aukera eskaintzen dute, besteak beste, linguistikoak, komunikatiboak, digitalak eta gizarte-konpetentziak. Zeharkako edukiak ere lantzen dira, bereziki, sormen-arlokoak, gaitasun kritikoa, jakin-mina, irudimena eta autonomia.
Zeinentzat:
Ikastetxeentzat, Lehen eta Bigarren hezkuntzako nahiz Batxilergo ikasleei zuzendua.
Elkarteentzat, hainbat kolektiborentzat etab.
Iraupena:
50 ordu, ikasturtean zehar
Material pedagogikoa:
Ikasketa prozesua burutzeko eta film laburra egiteko 20 unitate didaktikok osatzen dute.
Hemen eskatu: ikertze@ikertze.net