“HIP-HIP URRI!” Kultur aisialdia familian

imagen para wasap
separador-2000

Hip-Hip URRI! 2021

ESPERIENTZIA ARTISTIKO BAT FAMILIAN:

Ba dator urria eta beste behin familientzako HIP HIP URRI tailerrak! Aurtengoan, Ikertzeren 30. urteurrena ospatu asmoz, Ikertzeren “Jolastu leihoan” jolasak erreskatatu ditugu. Familian partekatutako prozesu sortzaileak bistaratuz irekitzen diren leihoak. Arte lanean pertsona sortzaile moduan aktiboki parte hartzeko aukera eskaintzen duen proposamen zehatz batetik abiatuz. Sortzea jolastuz, inprobisatuz. Eta esan zigun Jorge Oteizak, inprobisatzen irakastea, aurkitzen ikastea dela, ulertzea. Horrela, emaitza beti da aurkikuntza bat. Aurkituko al gara?

Animatu eta gerturatu zaitezte, lan- eta sorkuntza-prozesua artistekin eta zuen seme-alaba, iloba eta bilobekin batera partekatzera!

Urriak 2 Octubre (larunbata/sábado)
10:30 - 12:00 & 12:30 - 14:00
ADINA/EDAD: +5
TOKIA/LUGAR: IKERTZE (Txalupagillene Plaza 2, DONOSTIA)

Urriak 16 Octubre (larunbata/sábado)
10:30 - 12:00 & 12:30 - 14:00
ADINA/EDAD: +5
TOKIA/LUGAR: ITSASONDOko frontoia

Urriak 22 Octubre (ostirala/viernes)
16:30-18:00 & 18:30-20:00
ADINA/EDAD: +5
TOKIA/LUGAR: ORMAIZTEGI - Arboladian

Urriak 30 Octubre (larunbata/sábado)
10:30 - 12:00 & 12:30 - 14:00
ADINA/EDAD: +5
TOKIA/LUGAR: IKERTZE (Txalupagillene Plaza 2, DONOSTIA)

DERRIGORREZKOA IZENA EMATEA:

IKERTZE Kultur Elkartea: 943 31 04 61 | ikertze@ikertze.net

Flyerra deskargatzeko, klikatu hemen.

Helburua:

Familietan kultur aisialdia sustatzea, neska-mutilak txikitatik ohitu daitezen kulturaz gozatzera.

Deskribapena:

Hip-hip Urri! Donostian sortutako egitasmoa da, eta Europako beste hiri batzuetan ospatzen den October Children´s Month proiektua du oinarri. Kultur erakunde, instituzio eta pertsonen arteko lankidetza sustatzen du kultur eskaintzaren aitortzaren eta koordinazioaren bidez. Urrian kultur eskaintza doakoa izango da gaztetxoentzat.

Hip-hip URRI! egitasmoan ateak zabalik dituzte kultur gune guztiek: museo, arte-galeria, liburutegi, antzerki-talde, kultur ondareko gune, interpretazio-zentro… Donostian jarri zen martxan 2013an; Goierrira zabaldu zen 2015ean, eta Urola garaiko bi udaletara, 2016an.

Metodologia:

2014tik 2017ra parte hartu nahi duten kultura-gune edo -taldeek jarduera-proposamenak IKERTZERA bidali behar dituzte. Elkarteko lantaldea arduratuko da eskaintza koordinatu eta programatzeaz; behin betiko programazioa liburuxka batean bildu, eta Donostiako eta Goierriko Lehen Hezkuntzako ikasleei banatu zaie (14.000 ale).

2018az geroztik, egile-tailerrak eskaintzen ditugu, familiekin batera lan egiten duten artisteen eskutik, sorkuntza eta sormena edozein adinetara hurbiltzea delarik xede nagusia.

Unitate didaktikoa:

Hemen unitate didaktikoa deskarga dezakezue. 2020.

Zeinentzat:

Parte hartu nahi duen erakunde, talde, nahiz kultur gune ororentzat.
Lehen Hezkuntzako neska-mutil eta beren familiei zuzendutako egitasmoa da.

Iraupena:

Urriko asteburuak.