Begiradak Zinema Amateurraren Nazioarteko Jaialdia Sormena
Adin guztiak
Hamar urte baino gehiagoko ibilbidea duen eta Donostian ospatzen den Zinema Jaialdia da Begiradak. Topaleku eta gozamen gune hau, zinema amateurraren eremuan audiobisuala adierazpide gisa erabiltzen duten pertsonei zuzendua dago; zinea helburutzat hartu beharrean, lengoaia zinematografikoaren barruan balioak, gatazkak, begirada berriak, sentsibilitateak, aldarrikapenak eta irrikak adierazi ahal izateko tresna eraginkortzat ulertzen duten pertsonei, elkarteei, ikastetxe eta kolektiboei.