BERDINTASUNA

Ikertzen genero berdintasunaren alde lan egiten dugu eta feminismoa presente dago gure hezkuntza proiektu eta bidelaguntza prozesu guztietan. Hezkidetza eta pedagogia feministak lantzen eta sustatzen ditugu ikuspegi intersekzional batetik, eta pertsonak, zaintzak, tratu onak eta indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea jartzen ditugu erdigunean.

Ondorengo eskaintza dugu alor honen baitan:

  • Hezkidetza diagnostikoak eta planak.
  • Ikastetxeetako patioen eta aisialdirako guneen eraldaketa.
  • Material didaktikoen diseinua.
  • Ikasleentzat tailerrak:
    • Jabekuntza feminista.
    • Komunikazio feminista.
    • Hezkidetza eta pedagogia feministak.
  • Hezitzaile eta irakasleentzat formakuntza:
    • Hezkuntza gunearen erronka hezkidetzaileak.
    • Gatazken kudeaketarako estrategia hezkidetzaileak.
    • Jabekuntza feminista.
    • Komunikazio feminista.
    • Hezkidetza eta pedagogia feministak.
ikertze-icono-berdintasuna