BIZIKIDETZA ETA PARTAIDETZA
Bizikidetzaren alde lan egitea aniztasuna eta Giza Eskubideak errespetatzen dituen gizarte batean bizi ahal izateko oinarria dela uste dugu. Espazio/denbora seguruak eta zainketan oinarritutakoak sustatzen ditugu eta saiatzen gara parte hartzaileak senti dezaten gauzak eraldatzeko eta hobetzeko parte aktibo direla. Elkarrizketa eta hausnarketa kritikoa erabiliz, kontzientzia demokratiko parte-hartzailea eta bizikidetza ona ereiten ahalegintzen gara.
Ondorengo eskaintza dugu alor honen baitan:
- Bitartekaritza prozesuetan bidelaguntza.
- Bizikidetza on bat sustatzeko proposamen didaktiko eta materialen diseinua.
- Bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako zine tailerrak.
- Ikasleentzako tailerrak:
- Bizkidetza, kulturartekotasuna eta aniztasuta artetik eta gorputzetik.
- Giza Eskubideak eta Haurren Eskubideak.
- Zinema: Bizikidetzarako aukerak sortzen dituen jarduera eta lengoaia.
- Elkarrizketa tratu onak sustatzeko praktika konsziente gisa.
- Hezitzaile eta irakasleentzat formakuntza:
- Gatazken kudeaketa proposamen artistikoen bidez.
- Lehen hezkuntzak bizikidetza lantzeko proposamen didaktikoak.
- Lehen hezkuntzan, kulturartekotasuna eta aniztasuna gorputzetik eta artetik lantzeko proposamen didaktikoak.
- Giza eskubideak eta haurren eskubideak lantzeko proposamen didaktikoak.
- Bizikidetza lantzeko ikus-entzunezko baliabideak.