SORMENA

Pertsona guztiok dugun gaitasuna da sormena. Sortu eta ideia berriak gauzatzeko gaitasuna hain zuzen. Plazerragatik sortzen dugu, erronka bati aurre egiteko, edo zerbaiti irtenbide bat emateko, ez arlo artistikoan soilik, bizitzako arlo guztietan baizik. Gaitasun hau martxan jartzen da gure bestelako gaitasun eta prozesuei esker, eta baita giro suspergarri bati esker ere, horregatik Ikertzen arreta berezia ipintzen diogu giroari eta norbanakoaren interesei. Bizitzea sortzea da, eta sortzeak ondo sentiarazten gaitu, eta baita aurrera egiten lagundu ere. Sortu dezagun ba!

Ondorengo eskaintza dugu alor honen baitan:

  • Gai desberdinak lantzeko tailer eta baliabide sortzaileen diseinua.
  • Iamilientzako tailerrak.
  • Ikasleentzako tailerrak:
    • Artea, Material plastikoekin jolastu eta esperimentatzeko.
    • Hizkuntza zinematografikoa, igorle eta hartzaile roletik abiatuta.
    • Arteterapia, norbere burua ezagutzetik ikasgelako bizikidetzara.
  • Hezitzaile eta irakasleentzat formakuntza:
    • Arteterapia, sorkuntza eta aurtokonfiantza sustatzeko.
    • Ikasleekin praktikan ipintzeko baliabide artistikoak jolasekin.
    • Ikus-entzunezko lengoaia eta muntaketa, irakaskuntza aberastuko duten eduki zehatzak sortzeko.
  • Eskolaz kanpokoak:
    • Arteterapia taldean edo banaka.
    • Eskolaz kanpoko zinema.
    • Artea oporretan.
ikertze-icono-sormena