Errenteriako Udala Bizikidetza
Kultur aniztasuna eta bizikidetza lantzeko esperientzia artistikoak.
Errenteriako Udalarekin lankidetzan, zinema tailerrak egin genituen eskola guztietako lehen hezkuntzako ikasleekin. ‘Lumiere minutua’ tailerrean, zinemaren hastapenak gogora ekartzearekin batera kultur aniztasuna eta bizikidetza lantzen ditugu. Tailer horietan ikasleen sentipenak jasotzen dituzten ikus-entzunezkoak sortzen dira.