Janus Korczak eta Haurren Eskubideak

ikertze-proiektua-janus-korzack

DBHko 2. ziklotik aurrera.

Janusz Korczak poloniar mediku eta pedagogoaren bizitza liluragarria abiapuntu hartuta, programa honek Giza Eskubideak landu eta deskubritu nahi ditu, bereziki haurrei dagozkienak nabarmenduz. Metodologikoki, egitasmoan talde elkarrizketa proposatzen da hobe arrazoitzen, norberaren argudioak sortzen eta sentimenduak adierazten ikasteko bide bezala. Ikasleak izango dira, eskainiko zaizkien testuinguru batzuetatik abiatuta eta metodo dialogikoa erabiliz, beraien kabuz programaren edukiak deskubrituko dituztenak.