Arte udalekuak Sormena
4-14 urte bitarteko haurrentzat.
Udan ere arteaz gozatzeko aukera eskaintzen dugu. Aurten ekainaren 22tik uztailaren 30era, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara Ikertzen egongo gara. Arteterapiara bideratutako tailerrarekin hasiko gara, eta hamaiketakoa egiteko aitzakiaz, kalera irten eta Antiguoko txoko ezberdinak ezagutuko ditugu jolas ezberdinak proposatzen ditugun bitartean. Amaitzeko Ikertzera itzuliko gara familiekin elkartzera. Ez galdu aukera!