Zinema Ikasgelan

ikertze-proiektua-zinema-ikasgelan

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

Ikasleen prestakuntza-prozesuaren baitan garatzen den alfabetatze audiobisualeko programa. Duela 15 urte baino gehiago jaio zen, ikasleek irudiak modu naturalean irakurtzen dituzten arren, narrazio audiobisual bat eraikitzeko orduan zailtasunak dituztela identifikatu genuenean; alegia, irakurtzen badakite, baina ez idazten. Gure lanaren bidez, ikasleen gaitasun kurrikularrak lantzen ditugu: komunikatzeko ahalmena, adostasunetara heltzeko gaitasuna, teknologia berrien erabilera eta emozioen kudeaketa. Trebetasun horiek hizkuntza zinematografikoaren pareko garrantzia dute, izan ere, haren parte dira.

Play Video