Antzerketan Bizikidetza
Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleei zuzendua.
Antzezlan baten ikuskizunetik abiatuta, programak elkarrizketa filosofikoa sustatzea du helburu. Gai ezberdinak lantzen ditu, hala nola harreman onak, giza eskubideak, pribilegioak edo bizikidetza bere horretan. Edukiak ikasleen egunerokotasunetik hurbil aurkezten dira, eta horri esker, ezagutza sakonago barneratzen dute. Elkarrizketaren eta gogoetaren bidez, ikasleek euren argudioak, sentimenduak eta nahiak adierazten ikasten dute, gatazkak era eraikitzailean konpontzeko bidea jorratuz.