Lehen Hezkuntzan aniztasuna eta giza eskubideak artearen bidez landuz Bizikidetza
Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako hezkuntza-komunitateei zuzenduta.
Tailer parte-hartzaileen bidez elkarbizitza, enpatia, genero berdintasuna eta Giza Eskubideen zein aniztasunarekiko errespetua sustatzea da programaren helburua. Proposamen artistiko desberdinetatik abiatuta, gai esanguratsuak jorratzeko eta hauen inguruan hausnartzeko bide eman diguten jarduera eta material pedagogiko ugari sortu ditugu azken urteotan, beti ere lankidetzan aritu garen ikastetxeen behar eta interesei erantzuteko asmoz.