Begirada Kontzienteak: Hezkidetza prozesuak

ikertze-proiektua-begirada-kontzienteak

Hezkuntza komunitate osoari zuzenduta dago eta bertako agenteekin elkarlanean garatzen da.

Proiektu honek hezkidetza, bizikidetza eta giza eskubideen aldeko konpromisoa sustatzea du helburu, genero berdintasunaren, aniztasunaren eta zaintzaren garrantzia landuz.

Ikastetxeetan hezkidetzaren egoera aztertzen duen diagnosi bat egiten da, eta elkarrizketa filosofikoa, hausnarketa eta praktika artistikoa erabiliz, ikastetxeen beharretara egokitutako formakuntza eta aholkularitza eskaintzen dira, Eusko Jaurlaritzaren Hezkidetza Planaren markoan. Helburua gizarte kritiko eta kontziente bat eraikitzea da. Prozesuetan jolastoki eraldaketak, gatazken kudeaketa, estereotipoen analisia eta aniztasunaren sustapena landu ditugu besteak beste.