Bizikidetzarako Horma Irudiak Bizikidetza
Herritar guztiei zuzendua
Indarkeriarik gabeko kultura, giza eskubideekiko errespetua eta aniztasunean eta genero-berdintasunean bizikidetza baketsua sustatzeko ezinbestekoak diren gaitasun zein balioak (elkarrizketa, entzute aktiboa, argudiatzeko eta ados jartzeko gaitasuna…) praktikan jartzea da programaren xedea, elkarrizketa filosofikoa eta jarduera artistiko desberdinak (muralismoa, arte plastikoa etab.) hezkuntza-tresna gisa erabiliz. Artista baten laguntzaz eta prozesu parte-hartzaile baten bidez mural bat diseinatu eta sortuko dugu, partaideen interes zein ezinegonak abiapuntu hartuta.