Elkarrekin Bizikidetza Eraikiz Bizikidetza
Lehen hezkuntzako ikasleei eskainia (irakasle eta familiei tailerrak eskaintzeko aukerarekin).
Egitasmoak ikastetxeetako bake kulturari ekarpena egin nahi dio ikasleen arteko eta hezkuntza komunitatearen bizikidetza hobetuz. Haurren Eskubideen Nazioarteko Hitzarmenean oinarritzen da eta Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzean eskubide baten lanketa egiteko unitate didaktikoak eskaintzen dira. Metodologiaren ezaugarri nagusia, proposatzen diren jardueretan elkarrizketa eta sorkuntzaren (etikaren eta estetikaren) arteko uztarketa egiten dela da.