Artearekin jolastuz

ikertze-proiektua-artearekin-jolastu

HH4-tik LH6-ra bitarteko ikasleei zuzendua.

Eskolaz kanpoko programa bat da, ikastetxeetako arte plastikoetako hezkuntza osatzeko pentsatua. Gure helburu nagusia, ikasle parte-hartzaileak arte-mundu zabala ezagutzen has daitezen motibatzea da, esperimentatu, ikertu, hitz egin eta batez ere, ondo pasatuz eta jolastuz. Tailerrak umeekin sormena lantzeko tokia izango dira, eta adierazpen artistikoa lantzeko hainbat teknika eta material erabiliko dira. Ikertzen elkarrizketa eta gainerako pertsonen iritziarekiko errespetua sustatzea gustatzen zaigu; horregatik, ikasgelan gizarte-trebetasun horiei garrantzia ematen diegu eta ikasleekin lantzen saiatzen gara.