LAN ILDOAK ZER ESKAINTZEN DUGU?

Ondorengo lan hildoak jarraitzen dituzten hezkuntza prozesuak sortu eta bidelaguntzen ditugu; zeharkakoak dira guretzat balio hauek ezinbestekotzat jotzen ditugulako, beraz, sustatzen ditugun egitasmo guztietan azaleratuko dira:

NOLA EGITEN DUGU?

Ikertzek 30 urte baino gehiago ditu, eta ibilbide horretan zehar, etengabe aldatu eta moldatu da. Denboraren poderioz, bere identitatea garatu den arren, beti mantendu du oinarri sendo bat: artearen eta hezkuntzaren arteko elkarrizketa bizi eta etengabea. Atzera begiratzean, argi ikusten dugu Ikertze bizirik dagoen elkarte bat dela, eta bere bidea bertan lanean ari garen pertsonen interes, motibazio eta kezkekin batera egiten duela, baita bizi den testuinguru sozialak dakartzan erronka eta aukerekin batera ere. Gaur egun Ikertzen dihardugun profesionalok artea eta arteterapia, zinema, filosofia eta pedagogia feministak ditugu ardatz. Tresna horiek erabiliz eraikitzen eta bidelaguntzen ditugu hezkuntza-prozesuak, urte luzeetako ibilbideak emandako ikaskuntzak oinarri hartuta.


Gure ustez, pedagogia feministak bizitza erdigunean jartzen duten hezkuntza egiteko moduak dira, non zaintzak, tratu onak eta aniztasunarekiko errespetua funtsezko balioak diren. Ikuspegi intersekzional batetik abiatuta, egiturazko desberdintasunak azaleratu eta deseraikitzeko lan egiten dugu, ikaskuntza-prozesuak parte-hartzaileak, kritikoak eta askatzaileak izan daitezen. Gure eguneroko lanean eta hezkuntza prozesuetan, pedagogia feministak bidelagun ditugu beti.


Artearen mundu zabala ezagutzen hasteko dinamika ezberdinak sortzen ditugu. Gustuko dugu esperimentazioa, ikerketa, hitz egitea, eta batez ere, jolasa! Adierazpen artistikoa lantzeko hainbat material erabiliz, hala nola arkatzak, margoak, paper ezberdinak, plastilina, hariak edo buztina, eta collagea, pintura, marrazkia edo eskultura bezalako teknikak jorratuz. Beti ere giro poetiko eta sortzaile batetan. Artea, hitzetik haratago doan adierazteko modua delako eta parte hartzaileak benetan baliotsua iruditzen zaigun espazio libre batetan kokatzen dituelako, esperimentazioa, probatzea, akatsean entrenatzea eta erratzen ikastea ahalbidetuz.


Zinema irudiaren eta soinuaren bidez emozioak, ideiak, sinboloak eta narratibak transmititzeko gai den hizkuntza da. Ikasleak eta irakasleak hizkuntza horretan murgiltzen dira, ikasgelako mugez haratago doan esperientzia baten parte bihurtuz. Hizkuntza baten esperientzia, hizkuntza hori hartzaile zein igorle gisa bizi denean borobiltzen da. Ikertzen bi dimentsio horiek lantzen ditugu.


Taldean ematen den elkarrizketa filosofikoaz ari gara, guztion interesekoa izango den gai baten inguruan elkarrekin hausnartzeko balio izango duena eta bizikidetza on batean derrigorrezkoak diren iaiotasunak praktikan jartzera eramango gaituena. Metodologia honek, pixkanaka, kritikoagoak, sortzaileagoak eta zaintzaileagoak izaten lagunduko digu.


Arteterapia, hitz gutxitan, hainbat pertsona sortzaileren arteko elkar unea litzake. Ekintza sortzailea helburu izanik, saio bakoitza "saio bakar" bilakatzen da. Gorputza inplikatzen duten dinamikak luzatuz, material plastikoekin egite prozesura pasaz, eta pertsona bakoitzak hitza hartu dezan tarte bat eskainiz. Entzutea praktikan jartzen dugu, norberak bere barrura egindako bidaia batetan, autoezagutza eta eboluzio pertsonal osasuntsu baten aldeko apustua eginaz. Parte hartzaileek eurena, propioa kontsideratuko duten jolas librerako espazio intimo eta segurua bermatzen dugu.